|
|
|
BUTROIKO GAZTELUA
Historia
Butroiko gaztelu liluragarriak gogora ekartzen digu Erdi Aroko
giroa, eta batez ere Bizkaiko historia forjatu zuten armen hotsak.
XVI. mendean hasi eta hirurehun urte baino gehiagotan Bizkaiko
historia bi bandotan banatutako nobleziako familien arteko borrokaldi
etengabe eta odoltsuetan ehundu zen, Butroiko gaztelua ardatz zela.
Butroiko jaunek, euren gaztelu erasoezinean gotorturik eta
soldadu sendo eta adoretsuen laguntzarekin, mendean hartu zuten
inguruko lurraldea.
Jatorrizko dorre-etxea Butroiko leinuaren oinetxea izan zen.
XIII. mendearen erdialdean eraiki zuten eta handik oso laster, hurrengo
mendearen erdialdean, Butroiko V. Jaunak gaztelu bihurtu zuen.
Bandoen arteko borrokak amaiturik, XVI. mendearen hasieran
gaztelua bertan behera utzizuten eta hondatuz joan zen harik eta XIX.
mendearen azkenean zaharberritu zuten arte, gaur duen itxura emanez.
Arkitektura
Butroiko gazteluak gaur egun kanpotik duen itxura eta barruko
egitura guztia XIX. mendearen hasierakoak dira, Erdi Aroko gaztelu
zahar eta erdi eroriaren zaharberrikuntzaren emaitza.
Francisco de Cubas arkitekto entzutetsuak egin zuen
zaharberrikuntzaren proiektua, 1878an, garai hartan Europako gaztelu
nagusiak zaharberritzen zirenean erabiltzen ziren irizpideei jarraituz.
Begien atsegingarria da eraikinaren liraintasuna: dorretxo fin
muturzorrotzez josita dago eta elementu guztietan bertikaltasuna da
nagusi. Eta harrigarria da barruaren antolaera, hainbat eta hainbat
plano, eskailera eta pasabidetan banaturik baitago labirintoa balitz
bezala.
Zaharberrikuntza sakon eta arretatsuak urte askotako abandonuaren
ondorioz eraikinak zituen kalteak konpondu ondoren, gaztelua
jendearentzat zabaldu da turismo eta kultur gune bilakaturik.
Butroiko gazteluaren zenbait datu:
* Gehieneko garaiera: 45 metro
* Eraikinaren azalera: 3.854 metro karratu
* Harri bolumena:11.825 metro kubiko
Argibidea: hemendik.
|
|