Menu
Aurkezpena
Egitaraua
Historia
Nola heldu
Argazkiak
Eskerrak
Jazkera lehiaketa
Erdi aroko erara jantzi zaitez !
Idioma
Castellano
Berezia
Parte hartu
 
  BUTROIKO ERDI AROKO AZOKA 2008

 Butroeko Gaztelua lagun, merkataritza, artisautza, antzerkiak eta animazioak Ekainaren 7 eta 8an antolatuko ditugu.
 Mila esker iaz hurbildu zareneteei, laster izango dugu gure artean 2008ko azokaren berri gehiago.
 Ekitaldiak antolatzeko prest edo nolanahi lagundu nahi izanez gero, hator hona.

Sarrera:  

Erdi aroa aipatu beharreko garaia da, garai honetan zehar Europan, Espaiñar estatuan eta Euskal Herrian guda eta gatazka asko burutu ziren. Aldi latz eta gogorrak izan arren bertan harremanetan bizi ziren hiru kultura garrantzitsu aipatu behar dira: arabiarrak, juduak eta kristauak.

Nahiz eta jatorri desberdinekoak izan eta beren kulturen oinarria elementu guztiz desberdinekin osaturik egon, beren artean izugarrizko erlazioak zeuden. Azoka eta merkatuetan egunero trukean zebitzaten bere ezberdintasunak alde batera utziz.

torneo

Guzti hau herri eta hiri desberdinetan ematen zen eta hemen ere berdin gertatu zen, trukea eguneroko bizitzako atal garrantzitsua izanik, honen bitartez erdi aroko ekonomiak aurrera egin zuen, baita Butroin ere.

Butroi Bizkaiko herrietan izugarrizko eragina eduki zuen gunea izan zen XIII-XVI mendeetan zehar. Bertan, Butroiko lehenengo Jauna Juan Perez, Gatikara XIII mendeko bostgarren hamarkadan bizitzera etorri zen , Ajanguizko Juan Perezen bigarren semea izanik. Hau aldi berean Don Diego Lope Díaz de Haro IIIaren, Bizkaiko VIII jaunaren laguntzaile hurbila zelarik.

Bertan erdi aroan nahiz eta egoera politikoak, ekonomikoak eta sozialak ezegonkorrak izan, butroitarrak aurrera egin behar zuten. Juan Perez jaunaren ondorengoak guda askotan parte hartu ondoren Butroiko Gaztelua ezagun bihurtu zuen. Baina guzti hau XVI mendean bukatu zen aldi baketsuak hasiz, lehenengoz Oinaztarrak (Butroitarrak) eta Ganboatarrak guda eta gatazkak alde batera uzi zituztelako. Honela Butroiko gaztelua lagatuta geratu zen, XIX mendeko bukaeran berriztatu zen arte.

Guzti hau gaur egun adierazi nahiko genuke erdiaroko azoka baten bitartez. Gure nahia garai haietako merkatu eta bertako trukeak gaur egungo biztanleek ezagutzea da. Horregaitik azoka hau aurkeztuko dugu Butroiko Gazteluko inguruetan ekaineko 3 eta 4an. Gure helburua bertako egoera ezagutzea da, bertan hiru kultura desberdinen erlazioak eta harremanak adierazi nahi ditugu. Aldi haietako aniztasuna eta multikulturalitatea gaur egun ere eman daitekeela baieztuz.

Bertan artisauak ikusiko ditugu, beraien saskiak, janariak, jantziak, eta hainbat produktu erakutziz. Judu, arabiar eta kristauen produktu eta ohiuturak mireztuz. Hala ere erdi aroan erabilitako animaliak aurkituko ditugu, bazkariak, edariak, jolasak, malabaristak, zestagileak, dantzariak
denetik aurki ditzakegu.

Guztia atseginezkoa izatea itxaroten dugu. Bertara gonbidatuak zaudete eta zuen gustokoa izango delakoan gaude.
 Agur bero bat.
 
 
 
Design downloaded from FreeWebTemplates.com
Free web design, web templates, web layouts, and website resources!